XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ba dakie eurentzat izurdak arraiña billatzeko lagunik onenak dirala.

BLANKURETAN.- Arraiña azalean moltsoka banatuta agertzen danean ikusten diran moltsoei blankurak deitzen dautse.

Denpora beroetan agertzen da orrela geien bat antxoa eta urari be kolorea aldatu lez egiten jako.

Orrelako arrantzari blankuratako arrantza deitzen dautse.

GORRIXAK.- Antxoa azalera agertu barik, baiña igarteko eran, urak kolore gorri baltza agertzen dabenean, gorrixak dagozala esaten da, eta orrelakoak igarten dan inguruetan treiña zabaldu eta arrantzateari, GORRIXETAKO arrantza deitzen jako.

SARETAN. Erabide au, gaur ia galdua, illuntzean portutik urten eta gaba egitean sareak itxasoan bota, au da zabaldu, eta ordu batzuk itxaron, arraiñik sare maillatan sartzen ete zan.

Egun sentiagaz sareak jaso ta uts edo bete, portura goizean, illuntzean barriro urteteko.

Saretan arrantzaten dan arraiñak, treiñekuak baiño lan geiago eskatzen dau.

Saretako arraiña bana-banaka askatu bear izaten zan, eta maluzkatu barik, au da arraiña apurtu barik, al zanik osoen, bere narru edo azala be urratu barik atarateko eran.

Sareak trein eta bolintxak baiño laburragoak ziran, ari meiago ta mailla andiagoko.

Arrisku andiko arrantzatea izaten da, batez be ekaitz eguna gertaten zanean, edo ta bat-bateko galernak itxasoan sareak zabalduta gero gertaten ziranean.

Ondamendirik asko orrelako arrantza sasoian gertatu izan ziran.